Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arte Eszenikoen Ekoizleak

Honako hau hartzen da arte eszenikoak produzitzen dituen agentetzat: edozein generotako obra eszenikoak (antzerkia, dantza, opera, zirkoa, magia, musika-antzerkia, txotxongiloak eta marionetak, kale-antzerkia eta bestelako eszena-genero gutxiengodunak) produzitzeko ekimena eta erantzukizuna bere gain hartzen duen edozein erakunde publiko edo pribatu, EAEn egoitza duena. Hortaz, antzerki- eta dantza-konpainiak dira arte eszenikoak produzitzen dituzten agenteak.

Errolda egiteko honako irizpide hauek ezarri dira

  • Soilik produkzio-agente profesionalak hartu dira kontuan, eta talde amateur guztiak kanpo geratu dira. Eszena-produkzioa jardun ordaindu eta ohiko gisa duten agenteak hartzen dira profesionaltzat, baldin eta jardun hori haien modus vivendi nagusia bada.
  • Gutxienez azken hiru urte hauetan (2005–2007) ikuskizunen bat produzitu edo ustiatu duten eta 2007an gutxienez sei emanaldi gauzatu dituzten produkzio-agenteak soilik hartu dira kontuan.

Arte Eszenikoen Ekoizleak [PDF - 691,12 kB]