Arte eta Kultura Industriei buruzko txosten estatistikoa - 2009
Txosten sektorial hauen bitartez Kulturaren Euskal Behatokiak EAEn diharduten kultura-industriei eta arteei buruzko oinarrizko informazioa eman nahi du aditzera, batetik, egungo egoera aztertzeko, eta bestetik, denboran zehar agente eta sektore bakoitzean gertatzen diren aldaketen eta bilakaeraren jarraipena egiteko.
entsu-eragiketa hori aurrera eramateko, 600 kultura-agentek parte hartu dute, gutxi gorabehera, eta horien laguntza ezinbestekoa izan da sektore bakoitzaren errealitatea islatzeko moduko informazioa jasotzeko. Aurreko edizioan lortutako esperientzia oso baliagarria izan da guretzat, eta, informazioa errazago eskuratzeko asmoa genuenez, galdesortak sinplifikatzeko erabakia hartu dugu, agenteei eskatutako informazioaren xehetasun-maila murriztuz.
Txosten sektorialak
|